2007/12/19

Cesar Vidalen eritzia. Opinion de Cesar Vidal

Cesar Vidalek COPE irratio esataria da, eta beren lanaren ondorioz milaka pertsonegana heltzeko ahalmena dauka. Hori kontuan izanda, beren eritziak zaindu beharko lituzke, jende askorengan eragina izan dezakelako, eta bideoan euskarakiko ematen dituen datuak, ez daukate inongo funtsik. Hainbat datu okerrak emanten ditu, eta horrek euskararen egoera larriagotu egiten du, jendearengan jarrera ezezkorra sortzen du euskararekiko, askotan mesprezua sortuz.

2007/11/29

GAUR EGUN EUSKAL HERRIAN...

Gaur egun Euskal Herrian egoera diglosiko bat bizi du, historikoki gertatu izan den moduan. Mendez mende inguruko hizkuntzek, aintzina Latina, egun Frantseza edo Gaztelera, aurrez aurrez egin dute talka euskararekin. Egun hizkuntza gehiago daude Euskal Herrian etorkin uholdeak direla medio.
Euskara gero eta eremu txikiago dauka, eta egungo bizitza euskaraz egiteko zailtasunak dituzte. Komunikabide gehienak erderaz dira, bai gazteleraz, bai frantsezez, honek egoera diglosikoa areagotu egiten du.Zerbitzu publiko gehienetan ez dago aukerarik euskaraz egiteko. Beste alde batetik zonalde euskaldunetara etorkinak heltzean kontrakoa gertatzen da, etorkinek zailtasunak izaten dituzte bertan integratzeko, euskara dela eta. Lan munduan zailtasunak sortzen dizkie, hainbeste pertsonek, ez dakite gaztelera, ez euskara, bakarrik inglesez eta horrek harremanak zaildu egiten ditu. agian lan istripu asko saihestu ahal izango ziren.

2007/11/15

BESTE LANGILE BAT ERAHILA

beste langile bat erahila. Nun daude politikoak honen aurrean?

2007/11/08

PINTADEK

Semaforo baten bat lotsagorritu egin da
jaio nintzen hiria mirestu dudanean
nahiz parkingak dauden orain
gure historiaren sotoetan
Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk
errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu
Ezjakintasunaren fanen bat harritu egin da
jaio nintzen hiria mirestu dudanean
nahiz hiperrak dauden orain
aldirietan zaindari
Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk
errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu
Pintadek esan ohi dute paperek isiltzen dutena
Ta diglosi behartuak oihuka, orruka dio batzuk
errezago luketeela berdin mintzatuko bagina



Las pintadas

Algún que otro semáforo se ha sonrojado
cuando he admirado la ciudad en que nací
a pesar de que ahora hay parkings
en los sótanos de nuestra historia
Y estos extraños colores dicen a gritos
que algunos lo tendrían más fácil
si todos pensáramos igual
Algún fan de la ignorancia se ha extrañado
cuando he admirado la ciudad en que nací
a pesar de que ahora sólo hay hipermercados
vigilantes en sus arrabales
Las pintadas dicen lo que callan los papeles
Y esta diglosía forzada dice a gritos que
algunos/as lo tendrían más fácil
si todos habláramos la misma lengua

2007/10/11

zertarako egiten dugu bitakora?

Aitor Perez naiz, EHUko gizarte hezkuntzako 2.mailako ikaslea, Bilboko magisteritza eskolan, Arangoitin. Teknologia berriak hezkuntzan aplikatuta irakasgaian blog bat egiteko agindu du rakasleak. Bitakoraren medioz, gure eritzia sareko edozein pertsonek irakur dezake, munduko edozein tokitan dagoela ere. Bertan gure esperientziak, gai ezberdinei buruzko eritziak eman, beste pertsona batzuekin eztabaidatu,... . Baita gure eguneroko gisa erabil dezakegu, horrela ez dago zertan beti konputagailu berdina erabili beharrik.